top of page
IMGP4706.JPG

ELKAR BAT

Elkar eraiki dezagun

Baditu 10 urte eta gehiago, ELKAR BATek laguntzen duela eraikitze eta erreberritze proiektuetan, euskal herri osoan. Ez gira bakarrik obra maisu enpresa ttipi bat bainan gure lehentasuna da gure inguruko ondareari, errespetua eta balioa ematea.

Gure ikusmoldea

ELKAR BATekin, proiektu bakoitza pentsatua da tokikotzeko bere ingurumenean. Tradizionalko teknikak erabiliz.

 

Urteak pasatzen dira eta erabili behar ditugun ekaiak aldatzen dira ere, bainan eraikitzeko moldeak, hemengo arkitektura erespetatuz, ez dugu hori aldatuko, bai gure ingurumenari balioa emateko baita ere iraunkortasunari buruz.

Lehentasuna ematen dugu zuen nahia eta beharrari, horretarako elkarrizketa eta argitasuna ezinbestekoak dira guretzat.

Elkarlanak sortzen du proiektu kausitu bat.

GURE EGITEKOA: 

Kalitatea inportantea baita, gure nahia da gauzatzea zuen proiektuak elkarlana eginez.

Proposatzen dizkizuegu gure eskulangile sarea, gure jakitea eta gure esperientzia erantzunak ekartzeko zure nahia eta zure aurrekontua erespetatuz.

GURE ENGAIAMENDU:

Gure izena erraten duen bezala, ELKAR BAT erran nahi du “bat egin”. Hor gira lotura egiteko zuen proiektuaren solaskide artean:  administrazioa, eskulangileak, hornitzaileak, kontzesionarioak…

zurra

GURE PRINTZIPIOAK

Partaidetza bertako

eskulangileekin

Hautatuak haien lanbide gaitasunarentzat eta haien jakitatearentzat

ofizio talde bakoitzean, sortu dugu eskulangile sare bat.

Gure inguruko ondareari,

errespetua eta balioa eman

Hemengoak baigira eta maite baitugu gure sorlekua, Euskal herritik jiten zaigu gure sormena, gure ingurumenarekin bat egiteko.

Engaiatzen gira bertako

eta bertuteko ekaiak erabiltzean

Maite ditugulako, hemengo eta ekologiko ekaieri lehentasuna ematen diegu.

Entzute

eta mailgutasun

Jendearen heineko enpresa ttipi bat gira eta guretzat proiektu bakoitzak desberdinak dira. Lehentasuna ematen dugu zuen nahia eta beharrari.

GURE TALDEA:

Patxi Zamora

SORTZAILE & OBRA MAISUA

patxi zamora

Betidanik, maitatu ditut bertako baloreak eta  tokiko lanak. Eskulangileen lana eta erabiltzen duten ekaiak ere bai: harria, zurra…

Ikasketak bukatu eta gero, lan egin dut 10 urtez hemengo enpresa handi batean obretako buru gisa.

Esperientzia azkar bat bilduta, sortu dut ELKAR BAT elkarretaratzeko xede ber batean ezagutu nituen eskulangileak.

Obra garbiki eramateko, uste dut behar dela aitzinetik finkatu obraren aldiak.

Pentsatzen dut ezinbestekoa dela elkar segi dezagun, eskulangileekin, berbidea zuen proiektua bururaino ekartzeko.

Zuen atsegin osoa xedetzat ukaiteko, sortu dut ELKARBAT.

Joana Larralde

ASMATZAILE

JOANA LARRALDE

Nere diseinu ikasketak bukatuta, Arte Eskola batean, nahi nuen eraikitze mundu zehatzaren bidea hartu. 

 

Duela orain 8 urte laguntzen zaituztedala lehen zirrimarratik, zuen eraikitzeko baimena arte.

 

Zuen xedeak beti desberdinak baitira batetik bestela, zuen igurikatzeeri beha egonen naiz proiektu bakarra eta zuen irudiari sotzeko.

 

Atxikia bainaiz ezpazio desberdineri, koloreeri eta ekaieri, kauzatuko ditut zuen ideiak nere aholkuak eta ikusmolde berri bat emanez. 

Ana Erviti

ASMATZAILE

ANA ERVITI

Etxalde nortasunak interesatzen banaute, betidanik nahi nuen parte hartu haien istorioan.

 

Formatua izan naiz ‘Compagnons du Devoir” -en, eraikitze diseinatzaile gisa.

 

Nere lanbidea ELKAR BAT enpresan da estetikoa eta teknika lotzea, proiektu bereziak eta bizi hartzen dutenak sortzeko. 

 

Aurkikuntza eta inspirazioa beti bilaketan naiz.

Image de Les routes sans fin(s)

Gure egiten jakitea

Zuen proiektuak sor ditzagun

Zure proiektuaz hitz egin dezagun

Galdera bat? Ideia bat? Proiektu bat?

Zure proiektuaz hitz egiteko prest gira.

logo elkar bat

Elkar Bat - bertako obra maisua © 2025

Konfidentzialtasun politika

Lege aipamenak

Asmatzea, idazketa, bururatze: @Studio Kutzu

bottom of page